XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BEHORLEGI-ARBAILLA

Behorlegiko tontorra (1265 m), bere itxura bereziarekin, Arbailletako mendi multzoaren Hegoaldean, zutik agertzen da.

Honen parean elkartzen dira bi mendi lerro luze, ezarian goratuz doazenak, Uhandia erreka Iparraldetik eta Hegoaldetik inguratzen dutelarik.

Horietan zehar iragaiten dira, Donibane Garazitik Arbailletako goi larreetara doazen laborari-artzainen bide nagusienak, hor oraino, protohistoriako hondakin asko dagoelarik lekuko (176. argazkia).

Armiagako trikuharria

(670 m) - Behorlegi

(177. eta 178. argazkiak).

Oroitarri hau handizki desegina da eta Mendibetik Ahuzkira doan bide bazterrean aurkitzen da, guti gorabehera lehenagoko trazaketa bera jarraitzen duelarik bide honek.

Orain guti ageri den tumulu baten gainean, gres arrosazko bi harlauza zutik daude, bata buruko harlauza triangularra delarik.

Hirugarren harlauza bat etzanik dago eta HEra orientaturik dagoen hilgela osatzen du.

Trikuharri hau deitzen dute: Armiagako mairietxea edo Mariluxeko harria.

Xuberaxain-Harriko trikuharria

(580 m) - Mendibe (179. argazkia).

Aitzinekotik 400 metrotan dago, Hegoaldera, mendiaren zelaigune batean, pentze baten erdian.

Berau baino hobeki kontserbatua den hilgela bat ikus daiteke, HEra bidatua eta gres arrosazko lau harlauzak mugatzen dutena.

Buruko harlauza triangularra da.

Eta lauren gainean pausatua da estalkitako harlauza gotorra.

Bere edukinaz osoki hustua izana da.

Behorlegitik haraindian, Arbailletako erdialdera aitzinatuz, gorago den eskualde batean sartzen gara, zelaiko bizitegietatik urruti.

Lehengo bizilekuz aberatsa da.

Gaur egun xiberotar motakoak dira.

Hots, ez arraultza itxurakak Baxenafarroan bezala, baizik eta zirkularrak.

Talde batzuk aipatuko ditugu bakarrik, bere ibilaldietan zehar beste batzuk ikusteko parada irakurleari utziz.

Iturrotxeko bizilekua

(1040 m) - Mendibe (180. argazkia).

13-15 metro diametroko bizilekua da, Apanizeko lepotik datorren artzain-bidearen eskuinean.

Uturrietako bizilekuak

(828 m) - Altzûrûkû (181. argazkia).

Ibar-Nabako harantxotik Altzûrûkû aldera doan lehengo artzain-bidearen trazaketa hurbildik jarraitzen duen bidea har dezagun.

Uturrieta bordatik zenbait dozena metrotara, 8 m diametroko eta 0,50 m gorako sei bizileku ikus daitezke.

Arangaitzeko tumulua

(690 m) - Altzûrûkû.

Izen bereko lepoaren parean dago, bidea basoan barna sartu aitzin, 5 metro Iparraldera.

13 m diametroko tumulua da, lurrez eta harri zaborreriaz osatua.

Erdialdean dagoen apalgune sakon batek darakusa oroitarria suntsitua izan dela.

Arangaitzeko bizilekuak

(695 m) - Altzai-Altzabeheti-Zunharreta.

Bataz beste 9 m diametroko 18 bizileku horiek, EMrako ardatz batean, (...).